Sei emakume, istorio berbera

 

Berria -

2008ko abenduak 30
Atzokoarekin sei emakume hil dituzte euren senarrek edo bikotekideek urtea hasi zenetik Euskal Herrian. Urtea hasi eta hilabete baino lehen hil zuten lehenengoa, Iru˝ean; urtea amaitzeko bi egun falta direla egin dute Errenteriako (Gipuzkoa) hilketa, eta ezin jakin azkena izango den. Urtea ez da amaitu oraindik, eta dagoeneko gehiago dira aurten hildakoak aurreko urteetakoak baino. 2006an, bost emakume hil ziren euren bikotekideen esku; 2007an, bat gutxiago. Aurten, sei emakume hil dituzte bikotekideek. Emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia izan dezakeen beste kasu bat izan da aurten Lizarran (Nafarroa). Urriaren 11tik falta da Maria Puy Perez. Haren senar ohia espetxean dago, ustez urruntze agindua urratzeagatik. =b1. Tatiele de Sousa =b Urtea hasi eta berehala erail zuten lehen emakumea Euskal Herrian. Tatiele de Sousa 20 urteko gaztearen hilotza urtarrilaren 18an aurkitu zuten Iru˝eko udaltzainek, Gelbentzu kaleko etxebizitza batean. Ustez, haren bikotekideak lepoa moztuta hil zen. Gizona, Thiago Rosa da Silva, zaurituta aurkitu zuten eraikinaren patioan, leihotik salto egin baitzuen, bere buruaz beste egiteko asmoz. Hasieran ukatu egin zuen De Sousa hil izana, baina epailearen aurrean aitortu egin zuen. Iru˝eko espetxean dago. =b2. Nagore Laffage =b Orondritzeko (Nafarroa) bizilagun batek aurkitu zuen Nagore Laffageren gorpua, uztailaren 7an, sanferminetan. 20 urte zituen, eta Erizaintzako ikaslea zen. Hilketarekin zerikusia duelakoan, Jose Diego Yllanes atxilotu zuen Poliziak, eta aitortu egin zuen Laffage hil zuela. Ustezko hiltzailearen arabera, uztailaren 7ko goizaldean itota hil zuen Laffage, Iru˝ean; ondoren, Orondritzera eraman zuen gorpua, autoz. Indarkeria zantzuak ageri zituen hilotzak, eta autopsiak argitu zuen buruan kolpeak jaso zituela. Baldintzarik gabe espetxean dago Yllanes. =b3. Estibalitz Angulo =b Labankadaz hil zuten, abuztuaren 15ean, Estibalitz Angulo, Ma˝uetan (Araba). Bikotearen senide batek eman zien abisua ertzainei, eta emakumea hilotz topatu zuten. Gorpuaren ondoan zegoen senarra, ustezko hiltzailea. Hura ere zaurituta zegoen, eta Ertzaintzak uste du emaztea hil ondoren bere burua zauritu egin zuela gizonak. Zauriak osatu bitartean erietxean izan zuten senarra atxilotuta, eta senda-agiria jaso orduko sartu zuten Langraizko espetxean (Araba). =b4. Carlotta Ortuzar =b Irailaren 2an hilda agertu ziren Carlotta Ortuzar eta Jon Ortuzar senar-emazteak, Urru˝an (Lapurdi). Udako etxebizitzan zeuden, eta etxeko garbiketak egiten aritzen zen emakumeak aurkitu zituen. Autopsiaren arabera, senarrak emaztea hil zuen, itota; ondoren, bere buruaz beste egin zuen, soinean pisua jarri eta bere burua igerilekura botata. Gizonak gutun bat utzi zuen, egindakoagatik senitartekoei barkamena eskatzeko. =b5. Doccas David =b Urriaren 5ean aurkitu zuen Ertzaintzak Doccas Daviden gorpua, Santurtzin (Bizkaia), bikotekidearekin zuen etxebizitzan. Eskuak eta oinak lotuta zeuzkan, eta indarkeria arrastoak. Ordu gutxiren buruan atxilotu zuten Daviden bikotekidea, 26 urteko santurtziarra. Emakumea hil zuela aitortu zuen. Ustezko hiltzaileak lagun bati egindako deiari esker jakin ahal izan zuen Ertzaintzak gertatua. Deklarazioa hartu eta Basauriko espetxera (Bizkaia) bidali zuen epaileak. Beste emakume batekiko urruntze agindua zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna