Heriotza

Patrick Mixelena 'Mixu' kantaria hil da

Aviron Bayonnesen partida hasi aurretik kantatu zuen atzo iluntzean, eta handik pixka batera bihotzekoa izan zuen kantari lapurtarrak. Sustraia taldearekin aritu zen urte luzez, eta azkenaldian MMX proiektuan ari zen Maialen Errotabehere eta Xabaltxekin batera.

Berria -

2009ko urtarrilak 3
Bihotzekoak jota hil da bart Patrick Mixelena =iMixu=i kantari eta musikari lapurtarra (Doibane Lohizune, 1970). Aviron Bayonnesek Castresen aurkako partida jokatu zuen atzo iluntzean Baionako Jean Dauger estadioan, eta neurketa hasi aurretik Mixuk izan zuen Avironen ereserkia maskotarekin batera kantatzeko ardura. Lana bete, estadioan eseri, eta handik gutxira bihotzekoa izan zuen. Osasun zerbitzuek ahalegina egin arren, ezin izan zuten suspertu. Oso gaztetan hasi zen musikagintzan. Duela 22 urte Ipar Haize taldea sortu zuen Pantxoa Bergara =iXabaltx=i-ekin batera; 16-17 urte baino ez zituen. 1990ean Izan musika taldean hasi zen eta bi urtez aritu zen han. Urru˝ako (Lapurdi) Kuxkuxtu txaranga ezagunean ere aritu zen 8 urtez. Baina Sustraia taldearekin egin zen, batik bat, ezagun Mixu. Duela 16 bat urte sortu eta izugarrizko arrakasta lortu zuten =iMustafa=i kantuarekin; hainbestekoa izan zen kantu haren arrakasta eze =iMustafa=i goitizenez deitu izan baitiote hainbat urtez Mixuri. Azken hilabeteetan MMX proiektuan zebilen Maialen Errotabehere eta Xabaltxekin batera. Hego Amerikan bira egina zuten berriki.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna