Zortzi akusatuak eta zigor eskaerak

2009ko urtarrilaren 8a
08:57
Entzun
Juan Jose Ibarretxe (Eusko Jaurlaritzako lehendakaria). 1998tik da Eusko Jaurlaritzako lehendakari, eta datozen hauteskundeetarako ere lehendakarigai aurkeztu du EAJk. Elkarrizketaren alde egin du bai auzia abiatu aurretik, bai ondoren.

Patxi Lopez (PSE-EEko idazkari nagusia). PSE-EEren buruzagi nagusi 2002tik da. Azken urteetan, “bestelako Euskadi» adeitsu baterako alternatiba dela defendatzen ari da, eta bozetarako lehendakarigaia da.

Rodolfo Ares (PSE-EEko Antolakuntzarako idazkaria). Jaiotzez galiziarra da, eta gaztetan Bilbora etorri zen. 1977tik dihardu alderdi sozialistan. PSE-EEren zuzendaritzan itzal handikoa da, eta elkarrizketa prozesuetan aritu izan da.

Arnaldo Otegi (ezker abertzaleko kidea). Ezker abertzalearen erreferenteetako bat da. Urteetan mahaikide. Anoetako proposamena plazaratu zuen. Hainbat auzi ditu irekita kontra. Abuztuan aske irten zen.

Pernando Barrena (ezker abertzaleko kidea). Urteetan Batasuneko mahaikide eta bozeramaile. 2008ko otsailean atxilotu zuten, Patxi Urrutiarekin batera, Loiolako elkarrizketei buruz hitzaldi bat eman ondoren.

Rufi Etxeberria (ezker abertzaleko kidea). Talde negoziatzaileko kidea izan da Arnaldo Otegirekin batera. HBko eta Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izan da. 2007ko urrian Seguran atxilotu zutenetik dute preso.

Juan Joxe Petrikorena (ezker abertzaleko kidea). Azken urteetan komunikazio arduradun gisa aritu da Batasunan eta ezker abertzalean. Preso dago 2007ko urritik, Segurako operazioan atxilotua izan ondoren.

Olatz Dañobeitia (ezker abertzaleko kidea). Ezker abertzalearen talde negoziatzaileko kide gisa parte hartu zuen PSE-EEko burukideekin izandako bileran. Haika-Segi auziagatik dago espetxean, sei urteko zigorra betetzen.

Lau urtera arteko espetxe zigor eskaerak egin dituzte

Ezker abertzaleko kideen aurka egin dituzte akusazioek zigor eskaerarik handienak. Lau urteko kartzelaldia eskatu du Ermuko Foroak Otegirentzat desobedientzia egitea egotzita, eta hiru urtekoa Dignidad y Justiciak. Petrikorenarentzat eta Etxeberriarentzat bina urte eskatu ditu Ermuko Foroak, eta, Barrenarentzat eta Dañobeitiarentzat, urte bana. Etxeberria bi urtez espetxeratzeko eskatu du DyJk, eta beste hirurak urtebetez. Ibarretxeri desobedientzia egiteko derrigorrezko laguntzaile izatea egotzi diote. Ermuko Foroak bi urte eta bederatzi hileko espetxe zigorra eskatu du, eta DyJk bi urtekoa. Lopezentzat eta Aresentzat bederatzina hileko zigorra nahi du Foroak. DyJk, urtebetekoa. Denak gaitasungabetzea eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.