Espainiak manifestari bati 170.000 euro ordaindu beharko dizkio, Estrasburgoren aginduz

Espainiako Poliziak 1991n lesio larriak eragin zizkion Mikel Iribarreni euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio batean. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hartu du erabakia, aho batez.

Berria -

2009ko urtarrilak 8
Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatuari gaur jarri dion zigorraren arabera, honek Mikel Iribarren nafarrari 170.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, Espainiako Poliziak kezko pote bidez Iru˝ean 1991n euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio batean lesio larriak eragin zizkiolako. Iribarrek lesio horregatik ondorio fisikoak izan ditu: 459 egun behar izan zituen osatzeko eta %37ko elbarritasuna ere badu. Espainiak hurrengo hiru hilabeteetan ordaindu beharko du zigorra. Aho batez hartu du erabakia auzitegiak. Haren ustez, lesio larriak izateaz gain, Iribarrenek bere garaian ez zuen "epaiketa justua" izan. Espainiako Auzitegi Nazionalak 1998an Iribarrenek 60.000 euroko kalte-ordaina jaso behar zuela ebatzi zuen, baina 2003ko urtarrilean bertan behera utzi zuen neurria Gorenak, Poliziaren alde eginda. Iribarrenek Konstituzionalera jo zuen, eta honek, 2003ko urrian, ez zuen aintzat hartu salaketa. Nafarrak 2003ko azaroaren 14an jarri zuen salaketa Europan, eta 350.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna