Gizartea

Euskaraz hitz egiten duen zientzia aditu birtuala aurkeztu dute: AnHitz

Zientziari eta teknologiari buruzko galderak erantzuten ditu euskaraz, eta gai horiekin lotutako gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak bilatu eta euskarara itzultzen ditu.

Berria -

2009ko urtarrilak 15
Euskaraz hitz egiten duen zientzia aditu birtuala da AnHitz, eta gaur goizean aurkeztu dute, Donostian. "Pertsonak eta gailuak elkarrekin komunikatzeko behar diren euskarazko teknologiak ikertzea eta garatzea da AnHitz proiektuaren helburua", Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak azaldu duenez. Euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtual interaktiboa da AnHitz. Erabiltzaileak egiten dizkion zientzia eta teknologiari buruzko galderak erantzuten ditu euskaraz, eta hitz bakarra edo gehiago kontsulta daitezke. Horrez gain, kontsulta horiekin zerikusia duten gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak bilatu eta euskarara itzultzen ditu. AnHitz gai da euskalkiak eta hitzak ahoskatzeko eta hainbat aldaera ezagutzeko. Elkarlanean egindako egitasmoa da AnHitz. Vicomtech-IK4 eta Tecnalia-Infotech zentro teknologikoek, Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ixa eta Aholab taldeek osatzen duten partzuergoak bultzatu dute ikerketa proiektua, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura sailen laguntzarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna