Politika

Zapaterok ere dio ulertzen duela Lazkaoko 'herriko taberna'-ren aurkako erasoa

Espainiako Gobernuko presidenteak ekintzarekin "inola ere" bat egiten ez duela ere esan du. "Herritarren %99k Zuzenbide Estatuan, Polizian eta Justizian konfiatzen du indarkeria terroristari aurre egiteko".

Berria -

2009ko otsailak 26
Atzo PSE-EEko, PSOEko edota PPko hainbat buruzagik esan zuten bezala, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur aitortu du "ulertzen" duela Lazkaoko (Gipuzkoa) herritar batek asteartean hango 'herriko taberna'-ren aurka egindako erasoa. "Sufritu duena sufritu duelako ulertzekoa da hark egindakoa", adierazi du Zapeterok Ser Espainiako irrati katean. Erasoarekin "inola ere" bat egiten ez duela ere esan du. "Eta espero dut arduradun politiko eta herritarren artetik inork ez babestea ekintza hori". Halako "oso gutxi" gertatu izan direla dio Zapaterok, eta kasua "isolatua" dela. "Herritarren %99k Zuzenbide Estatuan, Polizian eta Justizian konfiatzen du indarkeria terroristari aurre egiteko". Erasoaren egilea PSE-EEko kidea da, eta zinegotzi ohi baten semea. Erasoa egin eta gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak, eta gutxira libre utzi zuen. Handik ordu batzuetara, haren izena zeramaten kartelak jarri zituzten herritar batzuek herrian barrena, eta atzo iluntzean eginiko kontzentrazioan eraso hura arbuiatu zuten 100 bat herritarrek. Erasotzaileak herria utzi du behin-behinean. ETAk astelehenean zortzi kilo lehergaiz osatutako bonba leherrarazi zuen Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurka eta, aipatutako herritar hura egoitzaren goian bizi denez, bere etxebizitzak kalte material handiak izan zituen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna