ERREAKZIOAK. Iñaki Oiartzabal (PP): "Jaurlaritzan sozialistekin sartzeko prest gaude"

 

Berria -

2009ko martxoak 6
=bIdoia Mendia (PSE-EE)=b "Espero genuen [25. eserlekua lortzea]. Azken emaitza honek negoziazioak erraztu egingo ditu". =bPSE: "PPren botoak beste edozeinenak bezain zilegiak dira, eta erradikalenak baino gehiago"=b "PPren botoak beste edozeinenak bezain zilegiak dira, eta erradikalenak baino gehiago", adierazi du gaur PSE-EEko Antolakuntza idazkari Rodolfo Aresek, eskuindarren aldetik Lehendakaritzarako inbestidurara begira jaso ditzaketen botoez mintzo. "Erradikalek" Juan Jose Ibarretxe (EAJ) aurreko legegintzaldian botoa eman ziotela esatean, EHAK ezker abertzalearen alderdiaz ari zen Ares. Gainera, EAJri "lasaitasuna" eta "perspektiba" eskatu dizkio, "oposiziotik lan egiteko", eta Madrilen "politika arduragabea" egingo duen galdetu dio. "Sozialistok transbertsalitatea, ezberdinen arteko akordioa eta denon arteko elkarrizketa defendatzen segituko dugu, herria pluraltasuna errespetatuz eraikitzeko", azaldu du Aresek. "Ia iraina da, eta zinismoa da, orain EAJ transbertsaltasunaz hitz egiten ibiltzea, azken urteetan indar nazionalisten metatzea defendatzen aritu denean, gizarte honen osotasunari proiektu nazionalista ezarri ahal izateko. Uneoro abertzale erradikalen botoak bilatzen aritu dira, indarkeria terrorista babesten dutenen botoa, beren planak aurrera ateratzeko -Ibarretxe Plana eta kontsulta, kasu- ez ezik, Ibarretxe lehendakari hautatua izateko ere". =bIņaki Oiartzabal (PP)=b "Jaurlaritzan sozialistekin sartzeko prest gaude. Baina guretzat garrantzitsuena ez da zein postu eskuratuko dugun; garrantzitsuena aldaketa zertarako egin nahi den jakitea da". =bEA: "PSE-EEk euskal herritarrak engainatu ditu, EAJ agintetik kentzeko PPri laguntza eskatu diolako"=b Gipuzkoako EAko presidente Iņaki Galdosen iritziz, PSE-EEk euskal herritarrak "engainatu" ditu, "EAJk agintetik kentzeko PPri laguntza eskatzen ari zaiolako". Herri Irratia-Loyola Mediari gaur eskainitako elkarrizketan, Galdosek "PSE-EEren iruzur handi" iritzi dio hark PPrekin gobernu ituna egiteko posibilitateari. Haren ustez, Alderdi Sozialistak "zilegitasuna" dauka aliatuak bilatzeko, EAJk baino legebiltzarkide gehiagoren babesa lortze aldera, "baina zilegitasunik gabeko eszenatoki bateko zilegitasuna da, Legebiltzarra legez kanporatze batekin [ezker abertzalearen D3M plataforma eta Askatasuna alderdiarena] osatuko da, eta legez kanporatze hori gabe ezinezkoa litzateke itun hori". "PSE-EEk azkenaldian gezur handia eraiki du, bere burua euskal gizartearen aurrean alderdi plural gisa aurkezten saiatuta; transbertsalitate asmoak eta frentismoaren kontrakotzat aurkeztu du bere burua. Baina orain hori guzia faltsua dela agerian geratzen ari da, makilaje operazio gisa". Galdosi jarraiki, euskal herritar batzuek lehendakari izan zedin bozkatu diote PSE-EEko hautagai Patxi Lopezi, eta orain ez dute ulertzen alderdia "zergatik doan PPrantz korrika". "Denok dakigu nolakoak dira [PPkoak], eta hauengana laguntza eske doaz [PSE-EEkoak], EAJ gobernutik kentzeko helburu bakarrarekin". "Batzuek ez dugu inoiz haren makilaje baskista sinetsi, baina beste batzuek bai, eta orain hemen gaude, ondorioak pagatzen, edo pagatzeko bidean", salatu du EAko buruak. =bUrkullu: "Non dago orain PSEk azken lau urteetan aipatu duen transbertsalitatea?"=b EAJko presidente Iņigo Urkullu bere alderdiaren ahots nagusia izaten ari da egunotan, Juan Jose Ibarretxe pixka bat itzalean utzita. Gaur Espainiako Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan adierazi du "susmoak" dituela PSOE "[Espainiako] Estatuaren planteamendu plurinazionala bertan behera uztea" aztertzen ari dela. Gainera, PSE-EEri galdetu dio ea non gelditzen den "azken lau urteetan bere diskurtsoaren oinarri egin duen transbertsalitatea, Patxi Lopezentzat [Eusko Jaurlaritzako] Lehendakaritza lortzeko PPren botoak hartzen badituzte?". "Jokoa hainbat urtetan transbertsalitatea aldarrikatzea izan da, gero soilik lehendakari izateko helburua izateko, alderdirik bozkatuena, EAJ eta Ibarretxe lehendakaria, agintetik kentzeko", salatu du urkulluk.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna