FMLN, diktadura militarraren kontrako borrokatik gaur arteko ibilbidea

2009ko martxoaren 16a
12:48
Entzun
Bost gerrilla batuta sortu zen FMLN Nazio Askapenerako Farabundo Marti Frontea, 1980an: PCS Alderdi Komunistak, FPL Askapen Herri Indarrek, ERP Herriaren Armada Iraultzaileak, RN Erresistentzia Nazionalak eta PRTC Amerikako Erdialdeko Langileen Alderdi Iraultzaileak. Ameriketako Estatu Batuek (AEB) babestutako diktadura militarraren aurka borrokatzen zuten orduan.

Gerra gogortzeak eta AEBek euren esku-hartzea handitzeak indarrak batzeko prozesua azkartu zuten. 1985eko maiatza eta ekaina bitartean, beste urrats bat egin zuen FMLNk: alderdi bat eratzeko bideari ekin zion. 1992ko urtarrilaren 16an sinatutako bake akordioei esker, FMLN legezko bihurtu zen. 1994an, lehenengo aldiz aurkeztu zen hauteskundeetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.