arkitektura

Luis Peña Gantxegi arkitektoa hil da

Oñatin jaio zen eta arkitektura ikasketak Madrilen egin zituen. Donostian Arkitekturako Goi Eskola zuzendu zuen. Hileta elizkizuna gaur 19:00etan egingo dute Mutrikuko (Gipuzkoa) Jasokunde Ama Birjinaren elizan.
Luis Peña Gantxegi.
Luis Peña Gantxegi. / Argazki Press

Berria -

2009ko apirilak 3
Bart hil da Luis Peņa Gantxegi arkitektoa 83 urterekin gaixotasun luze baten ondorioz, Donostian. Oņatin (Gipuzkoa) jaio zen baina arkitektura ikasketak Madrilen egin zituen. 1980ko hamarkadan Bartzelonan irakasle bezala aritu zen. Hala ere, Donostiara itzuli zenean Arkitekturako Goi Eskola eskola zuzendu zuen. Arkitektoak bizitza osoan egindako lanagatik Espainiako Arkitektoen Eskolako Urrezko Domina jaso zuen Madrilen 2004. urtean. “Arkitektura Arte Ederretako beste diziplina batzuekin lotu izana eta beren diseinuen maila handia” goraipatu nahi izan zuten sektoreko lagunek sari banaketan. Peņa Gantxegik Euskal Herrian egin du lan, batik bat. Horien artean nabarmentzekoak dira Donostiako Haizeen Orrazia (1977) eta Gasteizko Foruen Plaza (1982). Bietan Eduardo Txillidarekin egin zuen lan. Horiez gain, Gasteizko San Francisco Eliza (1968), Bartzelonako Espanya Industrialeko Parkea (1992), Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kultur etxea (1998) eta Donostiako Rezola museoa (2000) egin ditu Peņa Gantxegik. Saria jaso zuen unean Mutrikuko (Gipuzkoa) alkate Estanis Osinalde izan zen, Peņa Gantxegik herriarekin zuen harreman estuaren lekuko gisa. Mutrikun egin zuen Gantxegik lehen lana, Iberriaga etxebizitzak. Euskal arkitektura berriaren aitatzat jotzen dute askok. Hileta elizkizuna gaur 19:00etan egingo dute Mutrikuko Jasokunde Ama Birjinaren elizan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna