mundua

Gordon Bajnai izendatu dute Hungariako lehen ministro

Ferenc Gyurcsany orain arteko lehen ministroaren aurkako zentsura mozioa onartu dute Legebiltzarrean eta ondorioz, kargutik at geratu da.

Berria -

2009ko apirilak 14
Ferenc Gyurcsany Hungariako lehen ministroaren aurkako zentsura mozioa onartu dute Legebiltzarrean eta ondorioz, kargugabetu egin dute. Bere ordez, Gordon Bajnai orain arteko Ekonomia ministroa izendatu dute. Bajnaik alderdi sozialistaren eta liberalen babesarekin izendatu dute lehen ministro. Alderdi kontserbadoreak ez zuen bozketan parte hartu. Zentsura mozioa sozialistek aurkeztu zuten, Gyurcsanyk martxoaren 21ean finantza krisiarengatik eta herrialdea igarotzen ari den egoera latzagatik kargua uzteko asmoak iragarri ondoren. Bajnairen izendapenarekin bozak aurretiaz deitzeko asmoa eten nahi du Alderdi Sozialistak, izan ere, inkesten arabera, horietan sozialistek porrota jasango dute. Alderdi kontserbadoreak ez du Bajnairen izendapena onartu eta legez kontrakoa dela adierazi du. Hungariako gehiengoaren nahiarekin bat ez datorrela nabarmendu du. Bere ustez, herritarren gehiengoak aurretiazko hauteskundeak deitzea nahi du. Parlamentuan lehen ministroa izendatzen ari ziren unean, 5.000 lagun inguru kanpoan bildu dira kontserbadoreen nahiarekin bat egiteko. Lehen ministro berriak finantza krisiari aurre egiteari eta lanpostuak babesteko neurriei lehentasuna emango diela jakinarazi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna