atxiloketak

Olaritz Arakama libre utzi dute, baldintzarik gabe

Larunbatean atxilotu zuten, Gasteizen, ETArekin zerikusia zuelakoan. Jurdan Martitegi, Alex Uriarte eta Gorka Azpitarte bihar eramango dituzte Parisera. Denera bederatzi lagun atzeman zituzten.

2009ko apirilaren 20a
17:32
Entzun
Olaritz Arakama libre utzi dute, eta baldintzarik gabe, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Larunbatean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Gasteizen, ETArekin hartu-emana zuelakoan. Atzo geratu zen aske.

Denera bederatzi lagun atxilotu zituzten asteburuan, gauza bera egotzita: hiru Ipar Katalunian eta sei Euskal Herrian. Jurdan Martitegi, Alex Uriarte eta Gorka Azpitarte dira Ipar Katalunian atzemandakoak, eta Parisera eramango dituzte bihar, epailearen aurretik pasatzeko. Atxilotuak Parisera gaur eramatekoak ziren, baina Laurence le Vert epaileak horiek egindako adierazpenak eta atzemandako materiala aztertzen ari delako bihar eramango dituzte epailearen aurrera.

Gasteizen Asier Ortiz de Ginea eta Jonathan Guerra ere atzeman zituzten zituzten, Otxandion (Bizkaia) Igor Garcia, Bilbon Sergio Bravo eta Errenterian (Gipuzkoa) Gorka Iriarte Errenterian.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak armak eta lehergaiak atzeman dizkietela adierazi du, eta haietako batzuek atentatuak egiteko prest zegoen taldea osatzen zutela.

Martitegi ETAko buruzagi gisa jo dute eta taldeari ikastaroa emateko asmoa zuela adierazi du Rubalcabak. Honek "adierazgarritzat" jo du hilabete gutxitan bigarren aldiz "sortu gabeko beste komando bat desartikulatu" izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.