Inbestidura saioa zuzenean kontatu du BERRIA.INFOk, Twitter bitartez; Kopako finalean, berriro

2009ko maiatzaren 5a
20:23
Entzun
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeko gaurko inbestidura saioa zuzenean kontatu du BERRIA.INFOk, Twitter gizarte sarea erabilita. Egunkariko Politika Saileko kazetariak aritu dira horretan, 09:29etatik aurrera. Irakurleek ere izan dute iruzkinak-eta egiteko aukera, BERRIA.INFOko azaletik bertatik edo Twitterretik. Mezu sistema baten antzekoa da Twitter, eta publikoa zein pribatua izan daiteke. Tuiteatzea mezuak kate batera bidaltzea da. Kanala publikoa denean mezuak denek ikus ditzakete.

Aurreneko aldiz erabili sistema hori BERRIA.INFOk, eta hilaren 13an ere Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finala emango du zuzenean. Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatuko dute partida, eta handik egindako bideoak ere jarriko ditu ikusgai BERRIAren webguneak.

BERRIA.INFOk iazko udazkenean diseinu aldaketa egin zuen. Aldaketa handi samarra izan zen: diseinu berria -aurrekoa 2003ko udakoa zen-, parte-hartzeari bultzada (iruzkinak, albisteak bozkatzeko aukera, testuak bidaltzeko modua...)... Orain berritze hari ukitua ematen hasi da, zintzilik geratutako kontuak gauzatuz eta ideia berriak garatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.