Albistea entzun

Ekonomia

EAk greba babestu izanak alderdia "bide okerretik” doala erakusten du Pello Gonzalezen ustez

EAko kide eta Gipuzkoako Ogasun diputatuak jakinarazi du hilaren 21ean lana egitera joango dela.

Berria -

2009ko maiatzak 14 18:24
EAk maiatzaren 21eko Hego Euskal Herrirako antolatuta dagoen greba orokor deialdia babestu duen arren, bere kargu instituzional batzuek esan dute egun horretan lana egitera joango direla. Pello Gonzalez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatua da horietako bat eta, haren ustez, EAk greba babestu izanak alderdia "bide okerretik” doala erakusten du. Gonzalezek adierazi du EAk "azkenaldian hartu dituen erabakiekin" ez dela ordezkatuta sentitzen. Haren iritziz, Gipuzkoako EAko gehiengoa hilaren 21ean lan egitera joatearen aldekoa da, "krisi garaian lana orpoz orpo egin behar delako eta ez delako greben unea". ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek dute egina greba deialdia, krisi ekonomiko sasoian langileen eskubideak defenditu ahal izateko. Atzo Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek atxikimendua eman zioten ekimenari eta agerraldian izan zen, besteak beste, Maiorga Ramirez Nafarroako EAko lehendakari eta Nafarroako parlamentaria. Politika arloan, ezker abertzaleak eta Aralarrek ere greba babestuko dutela iragarria dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

1 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

Turismoa sasoi betean da berriro

Julen Otaegi Leonet

Turismoak atzean utzi ditu sasoirik gogorrenak. Iaz, martxa hartzen hasia zen, eta, aurten, abian da jada. Euskal Herrian gauzak aldatzen hasi diren seinale: landetxeak beteta, hotelak jendetsu, eta kanpinetan kabitu ezinik. Nahikoa lan badute langileek; BERRIArekin hitz egiteko tarterik ere bai.

EBZko presidente Christine Lagarde, artxioko irudi batean. ©RONALD WITTEK / EFE

Euriborrak %1 gainditu du abuztuko lehen erdian

Xabier Martin

Hipoteken interesak finkatzeko erabiltzen den erreferentzia nagusia gora eta gora doa

Gipuzkoako Ogasuneko arduradunak. ©GFA

Zerga bilketa %10 igo da uztailera arte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Xabier Martin

Hiru lurralde horietako foru ogasunek 9.393,5 milioi euro metatu dituzte urteko lehen zazpi hilabeteetan

Errenterian (Gipuzkoa) egindako elkarretaratzea, joan den astean, bi langileren heriotza salatzeko. ©Monika del Valle / Foku

Garraiolari bat hil da Oiartzunen, lanean ari zela ondoezak jota

Berria

Aurten 50 behargin hil dira lan istripuen ondorioz, LAB sindikatuak berri eman duenez. Elkarretaratzera deitu dute biharko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...