Ezker abertzaleak ukatu egin du hautagaitzaren atzean dagoela

 

Berria -

2009ko maiatzak 14
Ezker abertzaleak kritikatu egin du Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak Iniciativa Internacionalista inpugnatu izana, eta bera hautagaitza horren atzean ez dagoela adierazi du. Haren arabera, Gobernua "jazarpen ideologikoa, politikoa eta pertsonala" burutzen ari da. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara begira, Euskal Herriaren Alde plataforma bultzatzea izan da ezker abertzalearen xedea, berak gaur prentsa oharrean aitortu duenez, baina Ipar Euskal Herrian baizik ez du gauzatu. "Izan ere, besteek alderdi interesak jarri dituzte herri interesen aurretik". EA eta Aralar ere inpugnazioaren aurka agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna