Komunikabideak

Hedabideak, multimedia ez ezik, multiproduktu euskarri izatera

Juan Varela eta Vicent Partalen ustez, komunikabideek Interneten egin behar dute apustua, informazioa gaika eskaintzeari garrantzia emanda. "Komunikabideek publikoa ez dute ikusi behar masa homogeneo bezala". 'Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet' jardunaldiak egin dituzte Andoainen, EKTk antolatuta.

Berria -

2009ko maiatzak 22
=iHedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet=i. Gai horrekin antolatu ditu gaur Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) jardunaldiak Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean, eta partaideak bat etorri dira: egunkariaren indarra eta presentzia gutxituz joango da, eta Internetena handituz. Ez da nobedadea, hori gaur egun jakina da. Nola da kontua. Vicent Partal =lVilaweb==http://www.vilaweb.cat/=l Kataluniako atariko arduradunak eta Juan Varela kazetari, kontsultore eta =lPeriodistas 21==http://periodistas21.blogspot.com/=l webgunearen kudeatzaileak ez dituzte ikuspuntu berak gai denetan. Varelak Interneteko erabiltzaileen parte-hartzeari eta sare sozialak sortzeari ematen dio, batik bat, garrantzia, hedabide estandarretako edukiak "oinarri" hartuta. Partali ez zaio hainbeste gustatzen sare sozialak sortze hori, "nahasmen handia baitago, sare askok ez dutelako ezer sozialitek; kontuz ibili behar da interkazioarekin". Varelak esan du ona dela hedabide taldeek gaur egun multimedia izateko pausoak ematea baina, haren ustez, haiek "multiproduktu euskarri" izateko egin behar dute urratsa. Komunitate propioak sortzearen garrantzia azpimarratu du, gai tematikoak sortzea... "gai horiek-eta interesatzen zaizkion jendeak elkarren berri izateko Interneten, euren arteko harremanak eratzeko". Sare sozialak, azken batean. "Beraz, komunikabideek publikoa ez dute ikusi behar masa homogeneo bezala. Komunikazioaren eredu aldaketa behar da, publiko desberdinak daudela ohartuz eta jendeari parte hartzeko aukera emanez". Ondorioz, komunikatzeko modua "errotik" aldatu behar dela uste du =iPeriodistas 21=i-eko kudeatzaileak. "Horrela joango dira hedabideak esparruak zabaltzen eta eraginkorragoak izaten". Horrekin denarekin, Varelaren iritziz, informazioa ez da gaur egun bezain instituzionala izango. Eta hedabideen gastuak murriztu egingo dira, "erredakzioak txikiagoak izango baitira". Hala, "negozio eredu berriak bilatu beharko dira". =bPartalen erantzuna=b "Baina Interneko erabiltzaile horien parte-hartze mota ez da kazetaritza", erantzun dio Partal =iVilaweb=i atariko arduradunak. "Kazetariak irizpide periodistikoak jarraituz informazioa ematen jarraitu behar du. Hori bai, dagoeneko aitortuz zentroa ez dela bera, irakurleek boterea eskuratu dutelako". Partal ados dago paperean ere informazio "pertsonalizatua" eman beharko dela aurrerantzean; "esaterako, kirola nahi duenari, kirola baino ez emanez". =iIl Flogio=i Italiako egunkaria aipatu du adibide modura: "Politika, ekonomia eta kultura baizik ez ditu ematen. Tirada txikia du, egunkari garestiagoa da, ekoizpen mugatua dauka, baina ondo doakio". Iritzia ere sakon landu behar dute egunkariek, Partalen arabera. Halaber, Interneten edukiak gaika eman behar direla uste du. Egunkariek, azken batean, aldizkari izatera pasatu beharko dutela iritzio dio. "Eguneko abisteak, Internetera. Eta egunkariek erreportajeak-eta eman ditzatela, iritzia... Gainera, egunkariaren tamainua txikiagoa izango da". Multimediaren alde egiten du =iVilaweb=i-eko buruak, eurek hala funtzionatzen dutelako: Interneteko albistegia eta telebista dituzte, mugikorrez albisteak igortzen dituzte, irrati bidez.. "Eta dena izen berarekin. Marka bakarra eduki behar dute taldeko hedabide denek". Bi haien hitzaldien ostean, =iNola egokitu eskaintza XXI. mende hasierako errealitate eta beharretara?=i =lmahai-ingurua==http://www.berria.info/albisteak/33954/Nola_egokitu_eskaintza_XXI._mende_hasierako_errealitate_eta_beharretara.htm=l izan da. Kideak: Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea), Jon Mu˝oa (Deustuko Unibertsitatea) eta Jose Ignacio Armentia (EHU). Moderatzailea: Lorea Agirre (kazetaria eta unibertsitateko irakaslea). BERRIA.INFOk zuzenean eman ditu jardunaldiak. Martin Ugalde Kultur Parkeko aretoa dena bete da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna