Albistea entzun

politika

Pello Urizar izan daiteke EAko idazkari nagusi berria

 
Pello Urizar.
Pello Urizar.

Berria -

2009ko maiatzak 29 18:13
EAko idazkari nagusi berria Pello Urizar izan daiteke. 41 urte ditu Urizarrek eta EA sortu zenetik -1986- alderdi horri lotuta egon da. 1996 eta 1998 urte bitartean Gazte Abertzaleak (EAko gazteak) taldearen idazkari nagusia izan zen. Egun EAk Arrasateko Udalean (Gipuzkoa) duen zinegotzi bakarra da. 2000. urtetik Gipuzkoako Eskualdeko Batzordeko partaide da. Iazko hauteskundeetan Senatuko kide izateko hautagaia izan zen. Unai Ziarreta ordezkatuko du karguan Urizarrek. Izan ere, Ziarretak dimisioa aurkeztu zuen martxoaren 1ean -Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunean- EAk jasandako emaitzen ondorioz. Legebiltzarkide bakarra lortu zuen EAk boz horietan. EAk ekainaren 20 eta 21ean egingo du alderdiko batzarra Gasteizen, eta bertan jakinaraziko da EAko idazkari nagusiaren izena. Horren harira, EAko Gipuzkoako kritikoek jakinarazi dute batzarrean parte hartu edo ez aztertzen ari direla. Izan ere, alderdiak hartu dituen azken erabakiekin ez daude ados kritikoak eta, gainera, zuzendaritzak batzarraren prestaketa lanetan baztertzen ari dituela salatu dute. Ondorioz, I˝aki Sagarzazu EAko kideak adierazi du gauzak dauden bezala zail ikusten duela batzarrean parte hartzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Javier Esparza, artxiboko irudi batean ©I├▒aki Porto / EFE

UPNk Navarra Suma koalizioa amaitutzat ematea leporatu dio PPri

Irati Urdalleta Lete - Mikel P. Ansa

Javier Esparzak «estrategia aldaketa bat» ikusten du PPn, eta Enrique Maiak berretsi du popularrek beren kasa erabaki dutela koalizioa bukatzea. UPNk uda amaitutakoan hartuko ditu Navarra Sumaren inguruko erabakiak.

Biktimen Oroimenezko Zentroaren inaugurazioa. ©Jaizki Fontanea / FOKU

GAL eta BVE taldeen biktimak birbiktimizatzea egotzi dio Foro Sozialak Biktimen Oroimenezko Zentroari

I├▒aut Matauko Rada

Clement Perret «Frantziako enpresari soil» gisa aurkeztu zuen zentroak, eta ez zuten aipatu gerra zikinean izan zuen garrantzia.

Navarra Sumaren agerraldi baten artxiboko argazkia. ©I├ĹIGO URIZ / FOKU

Navarra Suma koalizioa haustea egotzi dio UPNk PPri

I├▒aut Matauko Rada

Javier Esparza UPNko presidenteak dio PPk «alde bakarrez» hartu duela koalizioa hausteko erabakia, «haien siglak lehenesteko».

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa, Gasteizen ©jaizki fontaneda / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...