Politika

Iñaki Galdosek dio "inola ere" ez direla EAJn sartuko

EA uztea alderdi jeltzalean sartzeko pausoa ez dela esan du ildo kritikoko buruak, eta euren kargu instituzionaletan segitzeko "zilegitasuna" dutela aldarrikatu du. 2007an eurak Gipuzkoan "mezu desberdinarekin" aurkeztu zirela esan du Galdosek.

Berria -

2009ko ekainak 4
I˝aki Galdosek gaur adierazi du EA uztea erabaki duten taldeko kideak ez direla EAJn sartuko. "Inork pentsatzen baldin badu EAJra jauzia egiteko urratsa dela hau, denborak erakutsiko du erratuta dabiltzala erabat, ez delako hori inola ere gure asmoa". "Abertzaletasun historikoaren eta instituzionalaren" alde hitz egin du berriro, eta EAJrekin lankidetza izatearen beharra aldarrikatu du. EAko ildo kritikoa osatu izan dutenek utzi dute alderdia, astelehen gauean jakinarazi zutenez Gipuzkoako EAko zuzendaritzako hamabost lagunek, zuzendaritzak nazionalak sorrerako oinarriak "baztertu" dituelako. Urtearen bukaerarako euren alderdia sortuko dute: Alkarbide. Alderdia "nazionala, abertzalea, demokratikoa eta sozialdemokrata" izango da, haien arabera. Galdosek berretsi du ez dituztela kargu instituzionalak utziko, "zilegitasuna" dutelako horietan jarraitzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiaren albokoa eta Kirola eta Kanpo Ekintzarako diputatua da hura. Ildoko kide Pello Gonzalez Ogasun eta Finantza diputatua da, Maite Etxaniz Gizarte Politiketakoa, Jose Ramon Guridi Berrikuntzakoa, Jon Urien Zarauzko (Gipuzkoa) alkatea... 2007ko foru hauteskundeetan eurak Gipuzkoan EAko zuzendaritza nazionalaren aldean "mezu desberdinarekin" aurkeztu zirela azpimarratu du Galdosek, eta 35.000 boto jaso zituztela eta zazpi batzarkide lortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Maria Txibite lehendakaria eta Javier Remirez lehendakariordea, Nafarroako Parlamentura iristear ©Jagoba Manterola / Foku

Txibite: «Udazkena eta negua oso zailak izango dira»

Joxerra Senar

Politika orokorreko osoko bilkura dute Nafarroako Parlamentuan, eta COVID-19arn «erronka historikoak zipriztindutako» diskurtsoa egin du Txibitek, hilabeteotako gobernuaren kudeaketa laburbiltzerakoan

Bakartze moduluetako ziegetako leihoan sareak dituzte barroteez gain. Irudian, Puerto III espetxea, hesiz inguratua. / ©Maddi Ane Txoperena Iribarren

Foro Sozialak salatu du urrian hogei preso eduki dituztela bakartze moduluetan

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Bigarren lan monografikoa kaleratu du motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokiak, bakartzeaz eta erregimen itxiaz. Espetxe legedian aurrera egiteko trabak dauzkate bakartuta dauden presoek, Foro Sozialaren arabera.

 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

┬źZozketa zibikoak baliagarriagoak dira erabakiak hartzeko┬╗

Jon O. Urain

Politika publikoei buruzko deliberoak ausaz aukeratutako herritarren ekarpenekin osatzea beharrezko begitantzen zaio Mendiharati. ┬źUhin deliberatzaileaz┬╗ mintzo da, eta izan dira esperientziak Euskal Herrian.
Urriaren 12an egindako ekintzaren une bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Polizia etxera deitu dituzte hamasei lagun, erregearen ikur bat eraistea leporatuta

Berria

Urriaren 12an Sortuk Iruñean egindako ekintza ikertzen ari da Espainiako Polizia. Alderdi independentistaren ustez, «beldurra» eragin nahi dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna