Atxiloketa

Lau lagun atxilotu dituzte, Huelvako kartzelako euskal presoen ihesa prestatu zutelakoan

Plana 2007an gauzatu nahi izan zuten, polizia iturrien arabera. Iñaki Goioaga abokatua, Inge Urrutia, Ana Paz eta Juana Orta dira atzeman dituztenak. Guardia Zibilak Gorka Garcia Sertutxa, Arkaitz Goikoetxea Basabe eta Igor Solana presoak galdekatu ditu. Huelvako etxebizitza bat miatu dute. Arratsaldean, berriz, hango kartzelara bisitara joan diren hiru emakume eta gizonezko bat atxiki dituzte; aske geratu dira.

Berria -

2009ko ekainak 13
Guardia Zibileko iturriek diotenez, ETAk 2007rako Huelvako (Espainia) kartzelako euskal preso batzuen ihesa prestatu zuen eta, horrekin lotuta, lau lagun atxilotu dituzte gaur: I˝aki Goioaga abokatua (50 urte), Inge Urrutia (20), Ana Paz (41), Juana Orta (61). Goioaga Bilbon atzeman dute, Urrutia Getxon (Bizkaia) eta beste biak Huelvan bertan -Paz kartzelan, Orta bere etxean-. Paz, hain zuzen, Gorka Garcia Sertutxa presoaren neska-laguna da. Orta, berriz, presoen elkartasun taldeko Huelvako kidea; Guardia Zibilak honen etxebizitza miatu du arratsaldean. Garcia Sertutxa (Getxo, 1968), Arkaitz Goikoetxea Basabe (Getxo, 1980) eta Igor Solana (Bilbo, 1974) presoak galdekatu ditu, halaber, Guardia Zibilak, eta haien ziegak miatu dituzte. Goikoetxea lehen Huelvan eduki zuten eta maiatzetik Valdemoron (Espainia) dago. Solana ere lehen Huelvako espetxean egon zen preso, eta joan den otsailetik Valentzian (Herrialde Katalanak) daukate. Arratsaldean, berriz, Huelvako kartzelara bisitara joan diren hiru emakume eta gizonezko bat atxiki ditu Guardia Zibilak. Segituan geratu dira libre. Espetxe hartan 1.600 preso daude, eta haietatik hamalau dira euskal presoak. Iazko maiatzean Bordelen (Frantzia) Francisco Javier Lopez Pe˝a =iThierry=i ETAko ustezko buruzagia atxilotu eta gero hasi zen Guardia Zibila balizko ihesa ikertzen, hark ustez horri buruzko paperak zituela-eta. Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea ari da operazioa zuzentzen. Guardia Zibilak dioenez, Goikoetxeak prestatu zuen plana, 2007an, =iBizkaia=i komandoko kidea zela, eta asmoa Huelvako kartzelako presoak bahitutako helikopteroz Portugalera eramatea zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna