Presidenteorde ohi erreformista atxilotu dute

2009ko ekainaren 16a
09:42
Entzun
Mohamad Ali Abhati Irango Gobernuko presidenteorde ohi erreformista atxilotu egin dute gaur bere etxean. Mohamed Jatami presidente izan zenean egon zen karguan hura.

Armak zituzten gizonezko batzuek atzeman dute, bart, eta Abhatiren senideek eta ingurukoek ez dakite nora eraman duten.

Abtahi bere blogean Mehdi Karrubi erreformistaren alde azaldu da hauteskunde kanpainan, eta Karrubik ere uste du bozetan iruzurra egon dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.