Gizartea

Garoñako langileen ustez, zentralaren itxiera eurentzat "kaosa" litzateke

 

Berria -

2009ko ekainak 16
Espainiako Gobernuak uztailaren 5a baino lehen erabaki behar du Garo˝ako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) itxi edo ez, beste hamar urterako baimena eman edo ez, eta Alberto Cesar Gonzalez Garo˝ako Langile Batzordeko presidenteak adierazi du eurak, behintzat, ixtearen aurka daudela, "langileentzat kaosa litzatekeelako, baita ingurukoentzat ere". Izan ere, Gonzalezek ez du uste zentrala itxiko balitz Garo˝a inguruan lana sustatzeko planik egingo litzatekeenik. Zoritan (Espainia) gertatu zena gogoratu du, "han ez baitute ezer egin bestelako lanposturik sortzeko, hala agindu arren". Gainera, Garo˝ako bizilagunak langileen alde daudela adierazi du. Zentraleko beharginek bihar Madrilen baimena luzatzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) enbaxadaren ondoan, AEBetako Gobernuak Garo˝a bezalako zentral nuklearren aldeko jokabidea dutela goretsi nahian. Ostegunean, berriz, manifestazioa egingo dute Miranda de Ebron (Burgos).

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

┬źTransmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu┬╗

Jon Ordo├▒ez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Probak egiteko Ordizian jarritako postuak. ©Jon Urbe / FOKU

┬źOsasun publikoaren kontrako delitu bat┬╗ izango da gaixorik bozkatzea

Iosu Alberdi

Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako lau kasu berri atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baieztatutako positibo berriak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua bihar bozkatzea.

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Alo├▒a Beraza Pe├▒a Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna