ERREAKZIOAK. Ezker abertzalea: "Atentatuak gatazkaren gordintasuna jartzen du agerian"

2009ko ekainaren 19a
17:55
Entzun
Ezker abertzalea

"Atentatuak gatazkaren gordintasuna jartzen du agerian. Espainiako Gobernuak konfrontazioa bilatzen du. Gatazkaren irtenbidea elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez etorriko da".

Patxi Lopez (Eusko Jaurlaritzako lehendakaria)

"Segurtasuna eta bakea bermatzea helburu zituen langile bat hil du ETAk. Minaren bidea erakutsi digu ETAk, guk, berriz, kartzelarako bidea erakutsiko diogu. ETArekin amaituko dugu."

Nafarroako Gobernua

"Bizitzarako eskubidearen aurkako arbuio handiena da atentatua eta erabakitzeko gaitasun demokratikoa deuseztea eta askatasuna desagerraraztea bilatzen du".

Jose Luis Rodriguez Zapatero (Espainiako Gobernuko presidentea)

"ETArekin amaitzeko erabateko borondatea dut. Atentatuaren egileei legerik gogorrena aplikatuko zaie. Segurtasun indarrak egileen atzetik dabiltza dagoeneko".

IƱigo Urkullu (Euskadi Buru Batzarreko presidentea)

"ETAk norbait hiltzen duenean modu batean ere gizartea hiltzen du. Zoritxarrez ETAk hor jarraitzen du, ez da desagertu".

Joseba Egibar (GBBko EAJren presidentea)

"Hau da ETAk herriari egiten dion ekarpena?".

Markel Olano (Gipuzkoako ahaldun nagusia)

"ETAk herri honen borondatea gutxiesten du eta bere ekintzak elkarbizitzaren eta gehiengoak bakea lortzeko duen desioaren aurkako eraso zuzenak dira. Bonba-lapen bidez ezin da inongo eszenatoki plural eta demokratikorik eraiki".

Laura Garrido (PPko legebiltzarkidea)

"ETAri aurre egiteko bide bakarra Zuzenbide Estatuaren tresnak erabiltzea da".

Aintzane Ezenarro (Aralar-eko bozeramailea)

"Hautsi dezagun isiltasuna".

Jesus Maria Larrazabal (EAko legebiltzarkidea)

"Bakea eraikitzeko formulak bilatu behar dira, normalkuntza politikoa lor dezan herri honek".

Alkarbide

"Horrelako ekintzekin agerian geratzen da ETAren xedea euskaldunen askatasuna mugatzea dela".

Mikel Arana (EBko bozeramailea)

"Euskal gizarteak ez du ETA gehiago toleratzen. Atentatua ETAk ezker abertzalearen gogoetaldiari ematen dion erantzuna da ".

Rosa Diez (UPDko bozeramailea)

"Saminaren aurrean alderdi politikoen artean adostasuna sendotzeko garaia da. ETAk Puelles gu babestearren, gu ez hiltzeagatik hil du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.