emakumeen aurkako indarkeria

Maria Puy Perezenak dira Sesman aurkitu dituzten gorpuzkinak

Haren senar ohiak gaur epaileari aitortu dio berak hil eta lurperatu zuela, eta Nafarroako Gobernuak baieztatu du aurkikuntza. Lizarrako emakumea urrian desagertu zen.

Berria -

2009ko ekainak 22
Nafarroako foruzainek Maria Puy Perez Ezpeletaren (Lizarra, Nafarroa; 50 urte) gorpuzkinak aurkitu dituzte Sesman, Javier Caballero Nafarroako Gobernuko Herrizaingo kontseilariak ordubi eta erdiak aldera baieztatu duenez. Emakumearen senar ohi Jose Maria Morentin Duartek gaur epaileari egindako adierazpenez baliatu dira gorpuzkinak aurkitzeko. Morentin larunbatean atxilotu egin zuten Lodosan (Nafarroa), herritar bati mehatxuak egitea eta kolpeak ematea egotzita, eta epailearen aurrean izan da goizean. Maria Puy Perez joan den urriaren 11n desagertu zen, eta gizonezkoak gaur aitortu du berak hil zuela eta lurperatu zuela. Morentin urriaren 13an atxilotu egin zuten, desagerpenarekin zerikusia zuelakoan eta harekiko zeukan urruntze agindua hausteagatik, baimenik gabe armak izateagatik eta indarkeria erabiliz lapurtzeagatik. Espetxean sartu zuten, baina urtarrilaren 13an epaileak bermerik gabeko behin-behineko askatasuna agindu zuen. Dena dela, gizonezkoak harrezkero astelehenero Lizarrako Auzitegira joan behar izan du, sinatzera. Epaileak, horrez gain, pasaportea kendu zion, eta ezin izan du Espainiako Estatutik irten. Perez bizirik dela esana zuen gizonak eta, ordaintzen bazioten, prest zela non den esateko. Hain zuzen, 2007an ustez egindako tratu txarrak leporatuta, azaroaren 19an epaitu egingo dute emakumearen bikotekide ohia. Lizarrako bizilagunak maiz atera izan dira Perez bilatzera, baina ez dute inoiz aurkitu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna