politika

Aralarrek Zaldibiako Udala utzi du, udaletxean izandako "ezadostasunengatik"

2007ko udal hauteskundeetan Aralarrek eta ANVk boto kopuru bera lortu zuten, lau zinegotzi bakoitzak. Bederatzigarren hautetsia "inpartziala" izateko asmoa agertu zuten, baina ez ziren adostasunera heldu. Gerora, Aralarrek zinegotzi hori bereganatzea erabaki zuen, "blokeo egoeratik ateratzeko beharrezkoa" zelako. Harrezkero, baina, tentsioa handitu egin da.

Berria -

2009ko ekainak 24
Gaur =lgoierrikohitza.info==http://www.goierrikohitza.info/=l-k jakinarazi duenez, Zaldibiako Udala (Gipuzkoa) utzi du Aralarrek, azkenaldian udaletxean izandako "ezadostasunengatik". 2007ko udal hauteskundeetan Aralarrek eta EAE-ANVk boto kopuru bera lortu zuten, bakoitzak lau zinegotzi eskuratu zituen, eta bederatzigarren zinegotzia "inpartziala" izendatzeko asmoa agertu zuten, baina ez zuten praktikan jarri, bi aldeek ez zutelako adostasunik lortu. Gerora Aralarrek zinegotzi inpartzial hori bereganatzea erabaki zuen, "blokeo egoera horretatik irteteko beharrezkoa" zela argudiatuta. Aralarreko lau hautetsiek utzi dute Udala, eta alderdiko beste inork ez ditu hartuko karguok. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utziko dute Udala osatzeko erabakia. Egitasmoei buruz ere izan dute desadostasunik ANVk eta biek. Kasu, udaletxeko eraikina berritzeko proiektu bat aurkeztu zuen Aralarrek, eta horrek iskanbila areagotzea eragin zuen. Proiektu horrek ez zuen nahikoa babes izan. Tentsioa areagotu egin da Udalean eta, ondorioz, Aralarren lau zinegotziek dimisioa emango dutela iragarri dute gaur. Dimisioak, "Ibarguren azpiko proiektua eta Aiestaran errekako uraren egitasmoa martxan jarritakoan" emango dituztela jakinarazi dute. "Gainontzeko gai guztiak bertan behera utziko ditugu momentu honetatik aurrera". Aralarrek herrian zabaldu duen agiriak dionez, "egoera horretan" ezingo dute "herritarren erdiak agindutako eginkizuna burutu". Botoa eman dieten herritarrei "barkamena" eskatu diete; "ziur gaude ulertuko dutela".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna