Azpiegiturak

AHTaren aurkako zazpi lagun kaleratu dituzte Galdakaoko udaletxetik

 

Berria

2009ko uztailak 7
Galdakaoko udaletxera (Bizkaia) AHTaren aurka protestatzera sartu diren zazpi lagun identifikatu eta kaleratu egin ditu Ertzaintzak gaur. AHT Gelditu eta Arratia Bizirik plataformek antolatutako elkarretaratzearen ondoren sartu dira zazpiak udaletxera, trenbideak sortuko dituen desjabetzeak salatzeko. AHT Gelditu taldekoek adierazi dute ertzainek udaletxean zeuden manifestariak airean atera dituztela eta golpeak ere jaso dituztela. Elkarretaratze gehiago Beste elkarteratze batzuk ere antolatu dituzte abiadura handiko trenaren aurkako plataformek. Bihar Lemoan (Bizkaia) eta etzi Bedian (Bizkaia) egingo dituzte desjabetze akten sinaduren aurka protestatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna