Iruņeko sanferminak

Iruñeko Udalak entzierroko segurtasun neurriak babestu ditu

Gaur goizean Daniel Jimeno Romero 27 urteko espainiarra hil da, lepoan adarkada larria jaso ostean. Horren aurrean, entzierroko neurriak gogorarazi ditu Udalak.
'Capuchino' zezena, Telefonica parean, gaur.
'Capuchino' zezena, Telefonica parean, gaur. / Argazki Press

Berria -

2009ko uztailak 10
Gaurko entzierroan adarkadaz korrikalari bat hil den arren, Iruņeko Udalak entzierroan dituzten segurtasun neurriak eta arriskuari buruz ohartarazteko lana babestu ditu, eta entzierroko egun guztietan neurri horiek gogoraraztea beharrezkoa dela nabarmendu du. Daniel Jimeno Romero 27 urteko espainiarra da goizean Jandillako zezen batek hil duena. Lepoan adarkada eman dio. Telefonican gertatu da ezbeharra. Udalak gogorarazi du Nafarroako Gobernuko Foruzaingoak goizero korrika egiteko egoera onean daudenei soilik uzten diela ibilbidean sartzen. "Gainera, garbitasun zerbitzuek ibilbide guztia garbitzen dute, lasterka egiteko baldintza ezinhobeetan uzteko". Horrez gain, Udalak entzierroak hasi baino egun batzuk lehenago substantzia kimikoa botatzen du entzierroaren ibilbidean korrikalariak eta zezenak ez labaintzeko. "Produktu horri esker, irristadak nabarmen gutxitu dira", Udalaren esanetan. 2005etik aurrera hartu den neurria da hori eta arrisku handieneko tarteetan ematen dute: Mercaderes eta Estafetako bihurgunetan. Udalaren =lweb orrian==http://www.pamplona.es/=l ere entzierroan lasterka egiteko aholkuak agertzen dira, eta hartu beharreko neurrien inguruko panfletoak banatzen dituzte. Beraz, berriro segurtasun neurriei kasu egiteko deia egin du Udalak.