Euskal presoak

Ertzaintzak Igor Angulo zenaren plaka kendu du Santurtzin

 

Berria -

2009ko uztailak 10
Ertzainek Igor Angulo euskal presoaren oroimenezko plaka kendu zuten atzo Santurtzin (Bizkaia). Angulo Cuencako espetxean (Espainia) hil zen 2006an. Txosnen gunean zeuden presoen aldeko pankarta batzuk ere kendu zituzten ertzainek. =bLesakako Udalari presoen argazkiak kentzeko eskaera=b Lesakan (Nafarroa) txupinazoa dela-eta urtero jartzen dituzte udaletxeko balkoian euskal presoen argazkiak, eta irudi horiek kentzeko Udalera deitu zuten atzo, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzatik. Kendu ezean, Guardia Zibila joango zela ohartarazi zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna