Lurrikara Marokon

Bosteko indarretik gorako bi lurrikara izan dira gaur Al Hoceima inguruan

Marokoko Rif eskualdeko Al Hoceima herriaren inguruan bosteko indarretik gorako bi lurrikara izan dira gaur. Lehendabizikoa, goizeko zazpiak aldera izan da, eta Ritcher eskalan 5,1eko indarra izan du. Bigarrena, eguerdian, ordubatak aldera, gertatu da, eta 5,2ko indarrekoa izan da. Horiez gain, beste 70 bat erreplika ere izan dira, baina 3-4 indarrekoak. Marokoko agintarien arabera, 564 dira atzoko lurrikara handian hildakoak.

Berria -

2004ko otsailak 25
Hildako asko uzteaz gain, atzoko lurrikarak Maroko iparraldeko Rift eskualdeko hainbat herriska txiki-txiki egin zituen. Erreskate lanetan eta hondamendiari nola edo hala aurre egin nahian dabiltza hango bizilagunak. Gainera, erreplikak eta lurrikara bortitz samarrak gertatzen ari direnez, asko eta asko ez dira etxeetara itzultzen ausartzen. Rift eskualdean berbereak dira bizilagunetako asko. Inguru pobrea da, azpiegitura eskasekoa, eta, ondorioz, zailtasun handiak daude laguntza humanitarioa helarazteko. Euskal Herrian bizi diren marokoar asko eskualde hartakoak dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna