Euskal presoak

Leitzako Udalak presoei emandako diru laguntzak deuseztatu dituzte

Iruñeko Epaitegiak hartu du erabakia, Espainiako Estatuaren Abokatuak helegitea jarri ondotik.

Berria -

2009ko uztailak 24
Leitzako Udalak (Nafarroa) Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide diren presoei ematen dizkion diru laguntzak ezeztatu egin ditu Iru˝eko Epaitegiak. Espainiako Estatuaren Abokatuak helegitea jarri zuen, laguntzek ez dutelako "zuzenbidearekin bat" egiten. Epaiak dio laguntzek ez dutela "interes publikoa" bultzatzen, eta Udalak horien berri ez emateagatik Diru Laguntzen Legea hautsi duela. 2008ko apirilean onartu zuen Udalak diru laguntza horiek ematea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna