politika

"Gerra zikina gelditzeko" eskatzeko manifestazio nazionala egingo dute irailaren 19an, Donibane Lohizunen

Askatasunak, Batasunak, ABk, ELBk, Anai Arteak eta Sokoako lankideek deitu dute ekimena. "Gerra zikina berriz ere abiatua da, beldurra ematen diguten gertakariak biderkatzen ari direlako".

Berria -

2009ko uztailak 25
Askatasunak, Batasunak, ABk, ELBk, Anai Arteak eta Sokoako lankideek Espainiako eta Frantziako estatuen "gerra zikina gelditzeko" eskatzeko manifestazio nazionala antolatu dute irailaren 19rako, gaur Baionan iragarri duenez. Donibane Lohizunen (Lapurdi) izango da ekimena, 17:00etatik aurrera. "Gerra zikina berriz ere abiatua da, beldurra ematen diguten gertakariak biderkatzen ari direlako; Alain Berastegiren azken kasua bezala", esan dute gaur. Berastegik =latzo==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-07-25/008/005/Irunberrin_%ABzazpi_orduko_infernua%BB_bizi_izan_zuela_azaldu_du_Berastegik.htm=l salatu zuen aurreko astean zazpi orduz bahituta eduki zutela, ustez poliziek. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Juan Mari Mujikaren, Lander Fernandezen edota Jon Anzaren kasuak ere gogoratu ditu egunotan. "Bide demokratikoei atxikiak" diren eragileei eta herritarrei eskatu diete azal daitezela Donibane Lohizuneko manifestaziora. =bUztailaren 30ean eta 31n ere mobilizazioak =b Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Jon Anza militantea (Donostia, 47 urte) desagertua non den galdetzeko mobilizazioak antolatu ditu datorren asterako. Espainiako eta Frantziako estatuen jokabidea salatuko dute. =bUztailak 30 (osteguna)=b - Gasteizen, 20:00etan Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean. - Donostian, 19:00etan Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean. - Bilbon, 19:30ean Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean. =bUztailak 31 (ostirala)=b - Iru˝ean, 19:00etan Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean. Joan den apirilaren 18tik dago desagertuta Anza Ahetzeko bizilaguna (Lapurdi). Egun hartan neska-lagunak Baionako tren geltokira lagundu zion, eta hantxe ikusi zuen azkeneko aldiz. ETAk duela aste batzuk jakinarazi zuen bere militantea dela Anza, apirilaren 18 hartan hitzordua zeukala Okzitaniako Tolosan, baina ez zela azaldu. 1982tik 2002ra artean preso egon zen Anza, ETAko kidea zela leporatuta. Azkeneko urtean buruko gaixotasun bat du, eta ikusteko arazo handiak dauzka.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna