atxiloketak

Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu Gaztesarearen kontrako operazioan

Artziniegan Alberto Martinez atzeman du, Barrikan Iker Acero eta Andoainen Arkaitz Artola. Segi finantzatzea egotzi diote Gaztesareari. 10:40etatik 18:20 arte Andoainen Martin Ugalde Kultur Parkean izan dira guardia zibilak, webaren egoitza miatzen. Manifestazioak egingo dituzte gaur 20:00etatik Algortan eta Artziniegan.
Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu Gaztesarearen kontrako operazioan .

Berria -

2009ko uztailak 29
=lGaztesarea==http://www.gaztesarea.net/=l gazte mugimenduaren atariaren aurkako operazioa egin du gaur goizetik arratsaldera arte Guardia Zibilak, Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, eta hiru lagun atxilotu ditu: Alberto Martinez Artziniegan (Araba), Iker Acero Barrikan (Bizkaia) eta Arkaitz Artola Andoainen (Gipuzkoa). Segi gazte erakundea finantzatzea egotzi diote Gaztesareari. "ETAren aldeko bonoak saltzen" dituela diote ikerketako iturriek. Espainiako Auzitego Gorenak ETAko parte bezala joa du Segi, eta Espainiako Justiziak legez kanpoko erakundetzat du. Martinez webeko arduradun jo dute, Acero =igaztesarea.net=i-en elkarteko lehendakaria da eta Artola langilea. "Aurpegia estalita zeramaten pertsona batzuk Aceroren etxera joan dira, eta atxiloturik eraman dute. Guardia Zibilak zirela esan dute baina ez dute hori baieztatzen zuen ezer erakutsi", esan du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak goizean. "Paper bat erakutsi diete bere etxekoei, eta ETAkoa izateagatik edo ETAri laguntzeagatik atxilotze agindua zutela esanez". Surflari ezaguna da Iker Acero. Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean du Gaztesareak egoitza, eta guardia zibilak bertan egon dira 10:40etatik 18:20 arte. Hainbat patroletan iritsi dira, Artziniegako eta Barrikako atxiloketak egin ondotik. Acero atxilotuta eraman dute Gaztesarearen egoitzara eta, ustez, han zen orduan Artola. Hori ere eduki dute lokalean miaketak iraun duen bitartean. =bManifestazioak gaur Algortan eta Artziniegan=b Atxiloketak salatzeko manifestazioa egingo dute gaur Getxon, Algorta auzoan, 20:00etatik aurrera. Telletxetik abiatuko da. Algortakoa da Acero. Artziniegan ere egingo dute, ordu berean, frontoian hasita. Artola Donostiakoa da, Egia auzokoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna