txirrindularitza

Mikel Astarloza: "Ez dut legez kanpoko ezer hartu, zin egiten dut"

Donostiako Amara Plaza hotelean agerraldia egin du txirrindulariak. Bere errugabetasuna defendatu du une oro.
Mikel Astarloza gaur Donostian eskaini duen prentsaurrekoan.
Mikel Astarloza gaur Donostian eskaini duen prentsaurrekoan.

Berria -

2009ko abuztuak 4
Pasa den ostiralean Mikel Astarlozak (Euskaltel-Euskadi) EPO substantziarekin =lpositibo== http://paperekoa.berria.info/kirola/2009-08-01/019/004/Astarlozak_EPOarekin_positibo_eman_du_baina_berak_errugabea_dela_dio.htm=l eman zuela jakinarazi zuen Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak. Astarlozak analisi horretako emaitza dudan jarri du, eta bera "errugabea" dela defendatu du gaur Donostiako Amara Plaza hotelean egin duen agerraldian. "Badakit nire hitza laborategiko proba baten aurka doala, baina nire burua defendatzeko aukera besterik ez dut eskatzen. Errugabea naiz. Ez dut legez kanpoko ezer hartu, zin egiten dut". Orain arte egin dizkioten proba guztietako parametroak "guztiz zuzenak" izan direla nabarmendu du txirrindulariak. Gainera, pasaporte biologikoa abian jarri zutenetik "erokeria bat izango litzateke legez kanpoko zerbait hartzea", txirrindulariaren arabera. Hala ere, egoera argitu arte borrokatuko duela nabarmendu du. "Ostiralean UCIren emaitzen kontra analisia eskatu nuen. Emaitza dena delakoa dela, UCIren analisiek ez dute egiazkortasunik izango niretzako aurrerantzean". Ekainaren 26an lehiaketatik kanpo egin zioten dopin kontrol batean atzeman zioten EPOa Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) txirrindulariari. Txirrindularia behin-behinekoz zigortzea erabaki du UCIk.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna