Gizartea

Europako mendebaldeko zaharrena izan daitekeen mapa aurkitu dute Abauntzeko leizezuloan

Grabatu horretan ibaiak eta animaliak daude marraztuta eta baita, Abauntz inguruko paisaia ere.

Berria -

2009ko abuztuak 4
Aragoiko (Espainia) ikerlariek duela 13.660 urteko mapa baten grabatua aurkitu dute Abauntzeko haitzuloko (Nafarroa) harri batean. Europa mendebaldean aurkitu den mapa zaharrena izan daiteke eta Pilar Utrilla Zaragozako Unibertsitateko (Espainia) Historiaurreko katedradunak adierazi duenez, kobazuloaren inguruko paisaiaren marrazkia da. Utrillaren arabera, mapa horrek inguruko lekuak kokatzeko balioko luke, "altxorraren mapa" gisakoa izango litzateke. 1976an hasi zen Utrilla leizezulo horretan indusketa lanetan, Joxe Migel Barandiaran antropologo euskaldunak animatuta. 1993an eta 1994an aurkitu zituzten grabatuak Abauntzeko kobazuloan eta 15 urte iraun dute horien nondik norakoak ikertzen. Grabatuaren saihets batean ibaiak eta animaliak daude marraztuta eta bestean, Abauntz inguruko paisaia agertzen da. Harrian, leizezuloaren aurrean dagoen mendia agertzen da, San Gregorio mendia, baita ibaia eta inguru horretan bizi ziren animaliak ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna