Azpiegiturak

AHTaz haratago doan liburua

Proiektua gelditzea oraindik posible dela uste dute 'TAV las razones del NO" liburuaren egileek.

Berria -

2009ko abuztuak 5
Prentsaurreko batekin aurkeztu dute gaur goizean =iTAV las razones del NO=i liburua. Bertan egon dira liburuaren idazleetako batzuk, Iñaki Barcena, Josu Larrinaga, Iñaki Antiguedad eta Helen Groome. AHTaren aurkako liburua dela onartu dute, baina, proiektu horren aurka egin duten bezala "beste makroegitura batzuen aurka ere" idatzi zezaketela uste dute, azken batean, liburua gizarte eredu baten aurkakoa delako. Hortik dator mugimenduaren leloetako bat, =iez da tren bat bizi eredu bat da=i. Azken urteetan Euskal Herrian eraikitzeko dauden proiektuei erreferentzia egin die Antiguedadek eta "hormigoizko diktadura" batean bizi garela adierazi du. Azpiegitura horiekin mugitzeko eta harremanak izateko moduak ezberdinak izango direla eta gizarte eredua ere aldatuko dela iragarri du. =iAHTa gelditzen ari gara=i da mugimenduaren beste lelo bat. Izan ere, proiektua gelditzea oraindik posible dela azpimarratu dute. Presio sozialak duen garrantziaz gain, Eusko Jaurlaritzak erabili zituen argumentuak erabili dituzte proiektuaren aurka egiteko. Jaurlaritzak AHTak “Euskal Herria Europara lotuko” zuela esan zuen eta orain iparraldeako eremuan egin beharreko trena zalantzan dagoela nabarmendu dute. Gogor salatu dute proiektuaren inguruko eztabaida eza liburuaren egileek. Izan ere, “diru inbertsioari dagokionez Euskal Herrian inoiz egin den proiektu garrantzitsuena da” eta horren inguruan eztabaidarik ez egotea "demokrazia parte hartzailearen aurkakoa” dela adierazi dute. Horrez gain, komunikabideek eta politikariek AHTaren aurka egindako “kriminalizazio kanpaina” gaitzetsi dute =iTAV las razones del NO=i libruaren egileek. Egileek adierazi dutenez, Txalaparta argitaletxeak kaleratu duen liburu honetan “garapen honekin gustura ez” eta “bestelako mundu batekin amesten” dutenek hausnarketa propioa egiteko argumentu sendoak aurkituko dituzte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

Bi agerraldi izan dira Iruñean eta Tuteran

Igor Susaeta

Nafarroako Gobernua 18:00etan da azalpenak ematekoa eta kasu horiekin loturiko neurriak iragartzekoa

Agerraldien ondorioz, jolas parkeak itxita daude berriro Ordizian. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela «egiaztatu» du Hauteskunde Batzordeak

Berria

Ordiziako agerraldiaren harira, osasun eta boto eskubideak bermatze aldera EH Bilduk eginiko eskaera aztertu du batzordeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna