munDUA

Kim Dae-jung Hego Koreako presidente ohia zendu da

2000. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen, Kim Jong-il Ipar Koreako presidentearekin elkartu eta adiskidetzeko ahaleginak egin zituen urtean.

Berria -

2009ko abuztuak 18
Kim Dae-jung Hego Koreako presidente izandakoa hil da gaur 85 urterekin Seulen (Hego Korea). Pneumonia batek eragindako bihotzekoak jota hil da, medikuen arabera. 1998 eta 2003 urteean artean izan zen Hego Koreako presidente. Orduan, Ipar Korearekin adiskidetzeko politika bultzatu zuen. 2000. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen, Kim Jong-il Ipar Koreako presidentearekin elkartu eta baketzeko asmoak aurkeztu zizkion urte berean hain justu. Demokraziaren alde lan egin zuen agintaria izan zen eta oposizio aurrerakoietik presidente izatea lortu zuen lehenengoa, 70 urte baino gehiago zituenean. Sunshine Policy izeneko akordioaren bultzatzaile nagusia izan zen. 2000. urtean sinatu zuten hitzarmen hori eta besteak beste, tentsio militarrak murrizteko, lankidetza ekonomikoaren alde egiteko eta Ipar eta Hego Korea baketzeko abiapuntua izan zen. Koreako gudan (1050-1953) banatuak izan ziren familiak ere berriz biltzeko lan egin zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna