politika

Zurgai eta Ezpala tabernetan Falangeak sinatutako mezuak idatzi dituzte

"Legiak zerratzen ezpaitu falangeak eginen du" mezua idatzi zuten asteburuan Zurgai tabernan. Ipar gorri tabernan ere agertu dira Falangearen oharrak.
Ezpala tabernako horman Falangearen hainbat ikur ageri dira.
Ezpala tabernako horman Falangearen hainbat ikur ageri dira.

Berria -

2009ko abuztuak 24
Iruñeko Ezpala eta Zurgai tabernetan Falangeak sinatutako mezuak idatzi dituzte asteburuan. Ezpala tabernan Falangearen ikurrak agertu dira eta Zurgai tabernan, berriz, "legiak zerratzen ezpaitu falangeak eginen du" mezua idatzi zuten. Nafarroako hiriburuko Ipar Gorri tabernan ere Falangeak sinatutako oharrak agertu direla jakinarazi dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eraso horiek salatu ditu eta "eraso larriagoak etor daitezkeela ohartarazi". Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Zurgai eta Ezpala Iruñeko tabernak ixteko eskaera egin zuen tabernetan zituzten "euskal presoen argazkiak kentzeari uko" egin ziotelako. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak tabernak ez ixteko erabakia hartu zuen, baina tabernetako jabeei eta bi zerbitzariei "terrorismoa goratzea" egotzi zien. Horien aurkako prozedurak aurrera jarraitzen du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna