Kultura

Roger Idiart apaiz eta idazlea hil da, 78 urterekin

Asteazkenetik ostegunera arteko gauean zendu zen, eritasun larri baten ondorioz.
Roger Idiart apaiz eta idazlea.
Roger Idiart apaiz eta idazlea. Argazki Press

Berria -

2009ko abuztuak 28
Roger Idiart apaiz eta idazlea hil da, 78 urte zituela, gaixotasun larri baten ondorioz. Asteazkenetik ostegunera arteko gauean zendu zen eta bihar ehortziko dute bere sorterrian, Azkainen (Lapurdi), 10:00etan. Apaiza izan zen Idiart eta urte anitz iragan zituen Zuberoan, Zalgizeko erretore. Azken urteetan Zuraiden (Lapurdi) zen erretore. Bertso, kantu eta pastoral idazlea, Euskaltzain urgazlea ere bazen. Idatzien artean, bi pastoral ditu. Lehena, Xalbador pastorala (Imprimerie del Gaves), 1991an 11.000 ikusle bildu zituena Larrainen, eta bigarrena Etxahun Iruri 2001an taularatua (Ideki). Idatzitako kantu eta bertsoen artean, Baionako Suprefeta famatuenetako bat du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna