Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Artikoa urtuta 2030erako?

Publizitatea

Gizartea

Ingurumena

Artikoa urtuta 2030erako?

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak arriskua dagoela adierazi du klimari buruzko Munduko Biltzarrean, eta Artikora joatekoa da.

2009-09-03 / Berria

BKi-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak ere ohartarazi du arriskuaz: "Artikoa munduko beste edozein toki baino gehiago ari da berotzen eta 2030erako izotzik gabe gera daiteke". Klimari buruzko Munduko Biltzarrean egin ditu adierazpenok, Genevan, eta, klima aldaketaren ondorioen berri hobeto jakiteko xedez, Ban Ki-moon bera Artikora joango da. Aurreko egunetan Ny Alseund (Norvegia) nazioarteko basean egon da, hainbat herrialdetako zientzialarik Artikoan egiten dituzten ikerketa lanen berri jakiteko. Klima aldaketari aurre egiteko, urtean 600.000 milioi dolar beharko direla kalkulatu dute NBEko adituek. Diru kopuru hori munduko BPG barne produktu gordinaren %1 litzateke. Abenduan goi bilera dira egitekoak Kopenhagen (Danimarka), eta NBEko buruak akordioetara heltzeko eskatu du. Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen ituna egitekoak dira orduan. 150 herrialdeetako ordezkariak ari dira parte hartzen Genevako biltzarrean, eta klima aldaketaren ondorioak hobeto antzemateko asmoz mekanismoak dituzte aztergai.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak