Aurpegia estalita zeramaten bi pertsona presoen senideen furgonetara hurbiltzen saiatu dira Granadan

 

Berria -

2009ko irailak 9
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur esan duenez, euskal presoen senideen furgonetara hurbiltzen saiatu ziren asteburuan Granadan (Espainia) aurpegia estalita zeramaten bi pertsona. Senideetako batek jakinarazi du beraiek furgonetara gerturatzen hasi zirenean, aurpegia estalita zutenek ihes egin zutela autoan. AAMren arabera, asteburuan Granada eta Malagako espetxeetara presoen senideen eta lagunen hiru furgonetara joan ziren, bisitak egitera. "Granadara goizeko bostetan iritsi ziren, eta furgoneta bat Malagara abiatu zen ondoren. Granadan geratutako senideak taberna batera joan ziren eta, kafea hartzen ari zirela, aurpegia estalita zeramaten bi lagun ikusi zituzten furgonetetara hurbiltzen". Azken hilabeteetan espetxeetara bidean gertatzen ari diren "erasoak" salatu ditu AAMk. "Poliziaren kontrolak gero eta ugariagoak izaten ari dira, eta zenbait autobusi eraso egin diete. Argi dugu senideen aurka egiteko asmo jakin bati erantzuten diotela gertaera horiek eta Espainiako Poliziaren laguntzaz egiten dituztela".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna