zinema

Patrick Swayze aktorea hil da

Minbiziaren ondorioz zendu da, 57 urte zituela. 'Dirty Dancing' edota 'Ghost' filmetan hartu zuen parte.
Patrick Swayze.
Patrick Swayze.

Berria -

2009ko irailak 15
=lPatrick Swayze==http://en.wikipedia.org/wiki/Patrick_Swayze=l (Ameriketako Estatu Batuak, 57 urte) hil da bart, minbiziaren ondorioz. Hilabeteak zeramatzan gaixorik -2008ko urtarrilean esan zioten minbizia zeukala-. "Hau da infernua! Beldurtuta nago, haserre, eta 'zergatik niri?' galdetzen diot neure buruari", zioen gaixotasuna zeukala jakin zuenetik emandako lehen elkarrizketan. Los Angelesen (AEB) bizi zen, etxalde batean. Ezkonduta zegoen eta ez zuen seme-alabarik. 1979an egin zuen film batean debuta: =iSkatetown, U.S.A.=i-n. Gero, besteak beste, =iDirty Dancing=i (1987) eta =iGhost=i (1990) filmak egin zituen Swayzek, baita =iTo Wong Foo Thanks for Everything=i (1995) komedia musikala ere. Urrezko Globoa jasotzeko izendatu zuten hiru lan horiek zirela-eta, baina ez zuen saririk lortu. Iaz, gaixorik zela, =iThe Beast=i telebistako seriean hartu zuen parte. 80ko eta 90eko hamarkadetan Hollywoodeko izarretakoa izan zen. =iPowder Blue=i izan zen Swayzeren azkeneko filma; maiatzean aurkeztu zuten AEBetan, DVDan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna