euskal presoak

'Goenkale' ere debekatuta?

Dignidad y Justiciak Garzoni eskatu dio debekatzeko 'Arraldeko presoen aldeko gaurko ekitaldia'. ETBko telesaileko hiru aktore ageri dira Elkartasun Eguneko karteleko argazkietan...
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kartela 'Arraldeko ekitaldiaz'.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kartela 'Arraldeko ekitaldiaz'. / askatu.org

Berria -

2009ko irailak 19
Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldien aurkako neurrien absurdoa nora iristen ari den garbi ikus daiteke ondorengo kasuan. Hau da, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) asteazkenean =lwww.askatu.org==http://www.askatu.org=l webaren bidez iragarri zuen larunbat honetan Arralden presoen aldeko Elkartasun Eguna ospatuko zutela -egitaraua eta dena zekarren deialdiak: bazkaria, manifestazioa...-, eta Dignidad y Justiciak hori jakin bezain azkar Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari eskatu zion "Arralde mendiko" ekitaldia debekatzeko, presoei gorazarre egingo zietelakoan. Garzonek ez du -oraindik, behintzat-, erabakirik hartu... Kontua da Elkartasun Eguneko karteleko argazkietan ageri diren hiru 'presoak' =iGoenkale=i ETB1eko telesaileko aktoreak direla -haietako biren aurpegiak ukituta daude Photoshopen bidez-, eta ekitaldiko 'Arralde' hori =iGoenkale=i-ko herria dela, ez Zeanuriko (Bizkaia) mendia. Hala baieztatu dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur arratsaldean BERRIA.INFOri. "Zentzugabekeria honetan guztian, ziria sartu nahi genien".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna