'City of Life and Death' filmarentzat aurtengo Urrezko Maskorra

Sari nagusia Lu Chuan zuzendari txinatarraren lanari ematea erabaki du epaimahaiak. Lola Dueñasek jasoko du emakumezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra, eta Pablo Pinedak gizonezkoen atalean.

Berria -

2009ko irailak 26
Laurent Cantet zuzendari frantziarrak eta aurtengo Zinemaldiko epaimahaiko presidenteak iragarri du aurten Lu chuan zuzendari txinatarraren =iCity of Life and Death=i filmarentzat izango dela Donostiako 57. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Honakoa da sarituen zerrenda: =bFilm onenarentzako Urrezko Maskorra:=b Lu Chuan zuzendariaren =iCity of Life and Death=i. =bEmakumezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra:=b Lola Dueñas =iYo, también=i filman egindako lanarengatik. =bGizonezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra:=b Pablo Pineda =iYo, también=i filman egindako lanarengatik. =bZuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra:=b Javier Rebollo =iLa mujer sin piano=i filmagatik. =bEpaimahaiaren Sari Berezia:=b Francois Ozon zuzendariaren =iLe Refuge=i filmarentzat. =bEpaimahaiaren Saria gidoi onenari: =b Ana Kokkinosen =iBlessed=i filmarentzat. =bEpaimahaiaren Saria argazkigintza onenari:=b Cao Yu =iCity of Life and Death=i filmari. =bFipresci Saria:=b Isaki Lacuestaren =iLos condenados=i filmarentzat. =bHorizontes Saria:=b Adrian Biniezen =iGigantes=i filmarentzat. Lauren Cantet (presidentea), Bong Joon-jo, Daniel Gimenez Cacho, Pilar Lopez Ayala, John Madden, Samira Makhmalbaf eta Leonor Silveira dira aurten Donostiako Zinemaldiko epaimahaia osatu dutenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna