munDUA

Lurrikara izan da Indonesiako Sumatra uhartean eta gutxienez 75 lagun hil dira

Richter eskalan 7,6 graduko indarra hartu duen mugimendua izan da. Milaka izan daitezke eraikinen azpian harrapatuta daudenak.

Berria -

2009ko irailak 30
Gutxienez 75 lagun hil dira Indonesiako Sumatra uhartean izandako lurrikararen ondorioz. Ehunka zauritu daude eta eraikinen azpietan harrapatuta daudenak milaka izan daitezke. Hildakoen kopuruak gora egingo duela uste du herrialdeko gobernuak. Richter eskalan 7,6 graduko indarra hartu duen mugimendua izan da eta hainbat eraikin erori dira, ospitaleak eta hotelak, besteak beste. Herritarrei beren etxeetara ez itzultzeko eta kaleetan egoteko deia luzatu die Gobernuak. Tsunamia sortzeko arriskua ere badagoela ohartarazi dute. 2004ko abenduaren 26an tsunami handiak hartu zuen inguru hura, eta 170.000 lagunetik gora hil zituen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna