gizartea

Tren bat errailetik irten da Lezaman eta gidaria zendu da

Hiru lagun ere zauritu dira eta horietako bat oso larri dago, osasun zerbitzuek jakinarazi dutenez.

Berria -

2009ko urriak 8
Gaur 16:25ak inguruan Euskotren konpainiako tren bat errailetik irten da Lezaman (Bizkaia) eta istripuaren ondorioz, gidaria hil egin da. Hiru lagun ere zauritu dira eta erietxera eraman dituzte. Horietako bat oso larri dago, osasun zerbitzuen arabera. Ertzaintzaren arabera, trenbidearen amaierako porlanezko hormaren aurka jo du trenak eta horrek trena deskarrilatzea ekarri du. Abiadura handian zihoan trena, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Langile bat da hildako gizonezkoa. =lLAB==http://www.labsindikatua.org/sarrera/ekintza/alda/albiste_eu/00alb=l sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 70. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu zirela dio LABek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna