munDUA

Obamak dio klima aldaketa eta Ekialde Hurbileko gatazka direla bi arazo nagusiak

Bakearen Nobel Saria emango diote AEBetako presidenteari, "nazioarteko diplomazia eta herrien arteko lankidetza indartzeko egin duen lanagatik". "Harrituta" agertu da Obama, eta uste du gerora egin dezakeenagatik saritu dutela.
Barack Obama artxiboko irudian.
Barack Obama artxiboko irudian.

Berria -

2009ko urriak 9
Bakearen Nobel Saria Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuko presidentearentzat izango dela iragarri du gaur goizean Norvegiako Akademiak. "Nazioarteko diplomazia eta herrien arteko lankidetza indartzeko egin duen lanagatik" saritu dute. AEBetako presidentearen "arma nuklearrik gabeko ikuspegia" ere nabarmendu du akademiak. 2008ko azaroaren 4an AEBetako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen Obamak eta kargua 2009ko urtarrilaren 20an hartu zuen. Bakearen Nobel izendapenarekin "harrituta" agertu da, eta adierazi du gerora egin dezakeen lanagatik saritu dutela uste duela. Haren arabera, "klima aldaketa eta Ekialde Hurbileko gatazka" dira munduko bi arazo nagusiak. Obama ez da Bakearen Nobel Saria jasotzen duen Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidentea. Bere aurretik, Theodore Roosevelt (1906), Woodrow Wilson (1919) eta Jimmy Carter (2002) saritu zituzten. Hauek dira orain arte jakinarazi dituzten aurtengo Nobel Sariak: =bLiteratura Nobel Saria:=b Herta Muller (Alemania-Errumania) =bFisikako Nobel Saria:=b Charles K. Kao (Txina-Erresuma Batua), William S. Boyle (AEB) eta Georges E. Smith (AEB) =bKimikako Nobel Saria:=b Venkatraman Ramakrishnan (AEB), Thomas A. Steitz (AEB) eta Ada E. Yonath (Israel) =bMedikuntzaren Nobel Saria:=b Elizabeth Blackburn, Carol Creider eta Jack W. Szoztak estatubatuarrentzat. Sari banaketa abenduaren 10ean izango da, Stockholmen (Suedia), eta saritu bakoitzak 980.000 euro eskuratuko ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna