ekonOMIA

Elinor Osrom, Ekonomiaren Nobel saria jasoko duen lehendabiziko emakumezkoa

Oliver Williamsoni ere emango diote saria. Estatubatuarrak dira biak.

Berria -

2009ko urriak 12
=lElinor Osrom==http://en.wikipedia.org/wiki/Elinor_Ostrom=l eta =lOliver Williamson==http://en.wikipedia.org/wiki/Oliver_E._Williamson=l estatubatuarrei emango diete aurtengo Ekonomiaren Nobel saria, epaimahaiak gaur eguerdian esan duenez. Enpresen mugei eta gobernatze ekonomikoei buruzko azterketengatik emango diete saria. Ostrom izango da Ekonomiaren Nobel saria jasoko duen aurreneko emakumezkoa. 1933an sortu zen, Los Angelesen. Zientzia Politikoak ikasi zituen, eta Arizonako Unibertsitateko Dibertsitate Instituzionalerako Ikasketa Zentroaren sortzailea da. Williamson 1932an jaio zen, Superior-en, eta Ekonomian doktoratua lortu zuen. Irakaslea da. Iaz Paul Krugman herrikidea izan zen Ekonomiaren Nobel sariaren irabazlea, nazioarteko komertzioaz eta geografia ekonomikoaz egindako lanengatik. George Bush AEBetako orduko Gobernuko presidentearen aurkaria zen. =bBeste saridunak=b Hauek dira orain arte jakinarazi dituzten 2009ko beste saridunak: =bLiteraturaren Nobel saria.=b Herta Muller (Alemania-Errumania). =bFisikaren Nobel saria.=b Charles K. Kao (Txina-Erresuma Batua), William Boyle (AEB) eta Georges Smith (AEB). =bKimikaren Nobel saria.=b Venkatraman Ramakrishnan (AEB), Thomas A. Steitz (AEB) eta Ada Yonath (Israel). =bMedikuntzaren Nobel saria.=b Elizabeth Blackburn (AEB), Carol Creider (AEB) eta Jack Szoztak (AEB). =bBakearen Nobel saria.=b Barack Obama AEBetako Gobernuko presidentea. Sari banaketa abenduaren 10ean izango da, Stockholmen (Suedia), eta saritu bakoitzak 980.000 euro eskuratuko ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna