atxiloketak

Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelara bidali ditu Garzonek

Beste bost atxilotuak libre gelditu dira: Etxeberria eta Oiz baldintzarik gabe, eta Moreno, Esnal eta Serra hamarna mila euroko bermea ordainduta. Asteartean egin zuen Espainiako Poliziak ezker abertzaleko kideen aurkako operazioa, Batasuneko Mahai Nazional berria berrosatu nahi zutelakoan.

Berria -

2009ko urriak 16
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali ditu Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta ezker abertzaleko kideak, Batasuneko Mahai Nazionala berrosatu nahi izan dutelakoan. 18:30ak aldera atera du autoa epaileak. Batasuna legez kanpoko alderdi politikotzat joa du Espainiako Justiziak 2003tik. Beste bost atxilotuak libre gelditu dira: Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz baldintzarik gabe geratu dira aske -16:00etan atera dira auzitegitik-, eta Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Ma˝el Serra hamarna mila euroko bermea ordainduta -18:30ak aldera utzi dute auzitegia-. Hamarrak asteartean =latxilotu==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-10-14/008/007/Otegi_Diez_eta_ezker_abertzaleko_beste_hainbat_kide_atxilotu_dituzte.htm=l zituen Espainiako Poliziak, Garzonen aginduz. Epailea gaur 11:00etan hasi atxilotuak hartzen, Madrilen, eta 15:30ak aldera bukatu du saioa. Denak inkomunikatuta eduki dituzte asteartetik. Arantza Zulueta defentsa abokatuak BERRIA.INFOri jakinarazi dio atxilotuek ez dutela tratu txarrik jaso. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak asteazkenean zioen Poliziak urte erdia egin zuela ikerketa lanetan, eta fiskalak esan du Etxeberria garai horretan kartzelan egon zela eta, beraz, ezin zuela "delitua" egin -irailean irten zen espetxetik Etxeberria, azken bi urteetan Batasuneko auziagatik preso egon ondotik-. Kasu egin dio Garzonek fiskalari. Oizi ez diote egotzi, beste askori bezala, Batasuneko Mahai Nazional berria berrosatu nahi izatea, baizik eta astearteko atxiloketen ondoren Zabaletaren etxetik dokumentazioa atera nahi izana.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna