EAJk Espainiako 2010eko aurrekontuak babestuko ditu, PSOErekin akordioa lortuta

EAEko Kontzertu Ekonomikoa blindatzea, Arabari BEZ itzultzea eta Jaurlaritzak enplegu politika aktiboen eskumena jasotzea ziren jeltzaleen hiru baldintzak.

Berria -

2009ko urriak 16
EAJk eta PSOEk lortu dute Espainiako 2010eko aurrekontu orokorrei buruzko akordioa eta sozialistek -eurak daude Espainiako Gobernuan- jeltzaleen babesa izango dute. Coaliciˇn Canariak (CC) ere alde egingo du eta, ondorioz, PSOEri aurrekontuak aurrera ateratzeko bidea erraztu egin zaio. Hiruren artean 177 diputatu dituzte, gehiengo osoa (PSOEk 169, EAJk sei eta CCk bi). Hiru ziren EAJk jarritako baldintzak: EAEko Kontzertu Ekonomikoa blindatzea, Espainiako Ogasunak BEZari dagokion 450 milioi euro baino gehiago ordaintzea Arabako Foru Aldundiari eta enplegu politika aktiboen transferentzia Eusko Jaurlaritzara eskualdatzea "gardentasunez" azaltzea Gobernuak. Jose Antonio Alonso eta Josu Erkoreka izan dira PSOEko eta EAJko negoziatzaileak, baina honek azaldu du jeltzaleen baiezko hori ez dela oraindik "orokorra eta behin betikoa". Aste honetan bertan Kontzertu Ekonomikoaren blindajea eztabaidatzea onartu du Espainiako Kongresuak. PP, UPD eta UPN izan ezik, beste alderdi guztietako diputatuek proposamenaren alde bozkatu zuten. PP, CiU, UPD eta ERC-IU-ICV talde mistoak 2010eko kontuak atzera botatzeko osoko emendakina sartua dute, eta asteartean izango da horri buruzko eztabaida Kongresuan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna