politika

"Gatazkari irtenbide demokratikoa" bilatu behar zaiola aldarrikatu dute manifestazio nazional erraldoian

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitutako Donostiako martxan jende uholdea izan da: burua Bulebarrera iritsi denean, bukaera artean Perla parean zen. "Mota honetako ekimenak dira gizarteak eskatzen dituenak", esan dute Muñozek eta Etxaidek, eta berriro eskatu dute Alderdien Legea desagertzeko.
Milaka lagun bildu dira gaur Donostian pasa den astearteko polizia operazioa salatzeko 'Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat' lelopean.

Berria -

2009ko urriak 17
Milaka eta milaka lagun bildu dira gaur Donostian pasa den astearteko polizia operazioa salatzeko, eta martxaren amaieran Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak eta Adolfo Mu˝oz ELAko idazkari nagusiak "gatazkari irtenbide demokratikoa" bilatu behar zaiola aldarrikatu dute, =lELA==http://www.ela-sindikatua.org/=l, =lLAB==http://www.labsindikatua.org/sarrera=l, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatu deitzaileen izenean. Jende uholdea izan da. Martxaren burua ibilbidearen amaierara -Bulebarrera- 18:10ean iritsi da eta bukaera Perla parean zen artean. =iAskatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat=i leloa izan du ekimenak. Sindikatu deitzaileek manifestazioaren balorazio "positiboa" egin dute eta gizarteak "erantzun paregabea" eman duela nabarmendu. Parte-hartze jendetsuarekin, "gizarteak blokeo egoera honetan subjektu pasibo izateko prest ez" dagoela argi utzi du, ELAko eta LABeko idazkari nagusiaren ustez. "Mota honetako ekimenak dira gizarteak eskatzen dituenak". Horrez gain, inkomunikazio egoera eta komunikabide batzuen jarrera salatu dute Espainiako Alderdien Legea bertan behera uzteko ere eskatu dute, "injustua izateaz gain, aukera politiko eta sozial bat desagerrarazteko" asmoz egina delako. "Espainiako Estatuak berretsi egin du euskal gizarteari eskaintzen dion irtenbide bakarra gatazka luzatzea dela". Atxilotu eta espetxeratuei elkartasuna adierazteaz gain, horiek berehala askatzeko eskatu dute. Bulebarreko ekitaldiaren amaieran =iInternazionala=i eta =iEusko Gudariak=i abestu dituzte. Txaloak izan dira ekitaldi horretan, baita ibilbide osoan zehar ere. EAJk, ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk, ABk, Hamaikabatek, Alternatibak eta beste eragile askok bat egin dute deialdiarekin. Ibilbidean atxilotuen aldeko oihuak, euskal preso eskubideen aldekoak eta independentziaren aldekoak entzun dira, baita "PSOE, GAL berdin da" ziotenak ere. Hiriburura iristeko auto ilara luzeak izan dira. Lekukoen arabera, Gipuzkoan, Donostiako noranzkoan, A-8 autobidean Arroako ordainlekua baino lehen, Ertzaintzak kontrola jarri du eta Zarauzko ordainlekuaren ondoren ere bai Guardia Zibilak. =bPatxi Lopezen kritikak=b Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaurko manifestazioarekin "sistema demokratikoa zalantzan jarriko" dela adierazi du. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak, berriz, "ETAren estrategia kalera atera" dutela nabarmendu du eta, beraz, "EAJk ETAren estrategia defendatuko" duela hala. Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak Rubalcabari erantzun egin dio gaur manifestazioan parte hartzeak ez duela "ETArekin identifikatzen" direnik esan nahi, "ezta Arnaldo Otegiren pentsatzeko moduarekin, ezta gutxiago ere. Baina oinarrizko eskubideak hausten ari diren honetan, gu kalean gaude, eta politika egin nahi dutenei babesa ematen". Aralarrek "inoiz baino gehiago bide politikoen garaia" dela aldarrikatu du. EAk pozik azaldu da abertzaleak gaur bat egitean "gutxieneko akordio horretara" heldu direlako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna