futbola
Datorren udaberrian jarriko dute San Mames berriaren lehen harria
160 milioi euroko aurrekontua izango du estadioak. Lanak 2015ean amaituko dituzte.

2009ko urriak 19
Hurrengo urteko udaberrian ipiniko dute San Mames berria eraikitzen hasteko lehen harria, eta futbol estadioa nolakoa izango den jakiteko maketa aurkeztu dute gaur, Bilbon. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak jakinarazi du 160 milioi euroko aurrekontua izango dutela eraikina egiteko.
Eraikitze lanak bi zatitan egingo dira eta 2015ean amaitzea aurreikusten dute. Guztira 53.000 lagunentzat lekua izango du San Mames berriak.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.