politika

Egibar: "Estatuaren apustua zein den ikusita, Otegi ez da urteetan aterako kartzelatik"

Ezker abertzaleko kidea atzera espetxean egotea "denentzat porrota" da, EAJko buruzagiaren iritziz. Espainiako Estatuaren estrategia Lizarra-Garazi garaitik datorrela uste du, "egoera ez zuelako kontrolatzen, eta orduan esan zuen: 'Horrelakorik gehiago ez sekula santan'".

Berria

2009ko urriak 21
Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentearen ustez, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea berriz ere kartzelan egotea "denentzat porrota" da. "Eta sentitzen dut hau esatea baina, [Espainiako] Estatuaren apustua zein den ikusita, Otegi ez da urteetan aterako kartzelatik". Euskadi Irratian egin ditu adierazpenok, gaur arratsaldean, Mezularia saioan. Estatuaren apustu hori 1998tik dator, jeltzalearen iritziz, Lizarra-Garazi garaitik, "egoera ez zuelako kontrolatzen, eta orduan esan zuen: 'Horrelakorik gehiago ez sekula santan'". Estatuak abertzaleei "neurria hartuta" diela uste du Egibarrek. Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste kartzelatuen bezala pentsatzen dutenek "pausoak ematen segitu beharko lukete", Egibarren arabera. "Niretzat, alderdi abertzaleak ez dira arerio. Beste kontu bat da bidea elkarrekin egingo dugun edo ez". ETA dagoen prozesu politikorik ez duela nahi adierazi du. "ETAk politikari bidea eman behar dio, herri honi zorra diola aitortuta".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna